Jose Luis Bilbaok berak iragarri du, Gernikan, Bizkaiko Batzar Nagusietan egindako osoko bilkuran. Zurrumurru ugari zeuden Bilbaok karguan jarraitzearen inguruan; jakinarazi duenez, ordea, ez du parte hartuko maiatzaren 25eko hauteskundeetan. Hiru agintaldi eman ditu karguan, hamabi urte guztira.
Urriaren 7an iragarriko du Itxaso Atutxa EAJko Bizkai Buru Batzarreko presidenteak nortzuk izango diren EAJren hautagaiak Bilboko alkatetzarako eta Bizkaiko ahaldun nagusi izateko.
Ahaldun nagusi bezala berrautatua izateko maiatzaren 25eko hauteskundeetan ez duela parte hartuko iragarri du Jose Luis Bilbaok Gernikan.
— EAJ-PNV (@eajpnv) September 30, 2014
Bizkai Buru Batzarrak eskerrak eman dizkio Bilbaori, Bizkaiko "birsorkuntzaren giltzarri eta EAJk zerbitzu publikotzat ulertzen duenaren ezaugarri izateagatik". Nabarmendu du "mailarik goreneko aktibo eta erreferente politiko" izaten jarraituko duela.
57 urte ditu Bilbaok, eta Josu Bergara ordezkatu zuen ahaldun nagusi gisa. Bilbao ordezkatzeko hautagaien artean Unai Rementeria egon daiteke.
Ana Madariaga Batzar Nagusietako presidenteak ere iragarri du ez duela bere hautagaitza aurkeztuko karguan jarraitzeko.
Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiak ere iragarria du ez dela hautagai izango karguan jarraitzeko.