Euskaltzaindia

Jose Luis Lizundia euskaltzain oso izendatu dute, Jose Maria Satrustegi zenaren ordez

Jose Luis Lizundia Astondo euskaltzain oso izendatu du gaur Euskaltzaindiak, Bilboko egoitzan egin den bilkuran botoen gehiengoa lortu eta gero. Jose Maria Satrustegi zenak utzitako lekua beteko hemendik aurrera Lizundiak.

2003ko ekainaren 27a
18:16
Entzun
Urte askoan Euskaltzaindiko idazkariorde eta Onomastika batzordeko kide izan den Jose Luis Lizundia Astondo euskaltzain oso izendatu dute gaur goizean Bilbon egin den osoko bilkuran. Lizundiak orain hilabete gutxi hil zen Jose Maria Satrustegi arruazuarraren lekua beteko du gaurtik aurrera. Lizundia hautagai bakarra zen, eta botoen gehiengoa lortu du goizeko bilkuran.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.