Espainiako Poliziaren arabera, ETAk 1992ko martxoaren 18an Jose Osinalde enpresaburuaren aurka egin zuen atentatuan parte hartu zuen Turrillasek. Hain zuzen ere, pakete-bonba bat jaso zuen posta bidez egun hartan Osinaldek zerga iraultzailea ez zuelako ordaindu, baina ez zuen eztanda egin. Horregatik, hilketa saioagatik epaituko dute.
Joan den ekainean, Jose Luis Alvarez Santacristina `Txelis', Jose Mari Arregi `Fiti' eta Jose Carlos Apeztegia epaitu zituzten delitu horregatik beragatik, eta 25na urteko espetxe zigorra ezarri zieten.
Epaitu ostean —beti ere bost hilabeteko epean—, Frantziara itzuli behar dute Turrillas hango espetxealdia amaitzeko. Duela hiru urtetik dago preso Frantziako espetxeetan.
Euskal presoak
Jose Luis Turrillas presoa Espainiaren esku utziko du Frantziak bost hilabetez
Frantzian zigorra betetzen ari den Jose Luis Turrillas `Peputo' presoa Espainiaren esku uztea erabaki du Parisek. Bost hilabetez egongo da Espainiako espetxeetan, hain zuzen ere, ETAk 1992an Jose Osinalde enpresaburuari postaz bidali zion bonbaren bidalketan parte hartu zuelakoen epaitzen duten arte. Duela urte eta erdi inguru hitzartu zuten Parisek eta Madrilek euskal presoen aldi baterako entrega. Ordutik, sei presori ezarri diete neurri hori.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu