Hala erabaki du MCCko Batzar Kooperatiboko Batzorde Iraunkorrak. Aldekoa Zaldibarren (Bizkaia) jaio zen 1947an, ingeniaria da ikasketaz, eta hainbat kargu izan ditu MCCko enpresetan.
Jesus Catania egungo presidenteak erretiroa hartuko du datorren urteko uztailean, eta orduan hartuko du Jose Mari Aldekoak kargua; zehazki, 2007ko uztailaren 1ean. MCCko Batzar Kooperatiboko Batzorde Iraunkorrak ohar baten bidez jakinarazi duenez, datorren urteko lehen sei hilekoan Catania eta Aldekoa "elkarlan estuan" arituko dira, kargu aldaketa behar bezala egiteko.
Jose Mari Aldekoa Zaldibarren jaio zen 1947an. Ingenieritza Teknikoa ikasi zuen Arrasateko Eskola Politeknikoan -Mondragon Unibertsitateko parte da egun-, eta master bat egin zuen enpresa zuzendaritzan.
1973an hasi zen MCCko enpresa taldean lanea, zehazki, Copreci kooperatiban. Kalitate kontroleko buru, giza baliabiden arduradun eta Zuzendaritza Batzordeko presidente izan da kooperatiba horretan.
Ekonomia
Jose Mari Aldekoa izango da MCCko presidentea Jesus Catania erretiratzean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu