'Parot doktrina'

Jose Mari Beristain aske uztea erabaki du Auzitegi Nazionalak

'Parot doktrina' kendu diote epaileek, Estrasburgoren erabakian oinarrituta. Horrekin 61 dira doktrina kendu dieten euskal presoak.

2013ko abenduaren 3a
16:51
Entzun

Doktrina kenduta, Beristainek zigorra bete duela ebatzi du Auzitegi Nazionalak, eta aske uztea erabaki du. Josefa Rodriguez Porca Exercito Guerrilleiro do Povo Galegoko presoa ere aske uztea erabaki du. Bi kasuetan Espainiako Auzitegi Gorenak azaroaren 12an Ines del Rio aske uzteko hartu zuen erabakia izan du oinarri.

Beristainek 24 urte daramatza preso, eta une honetan Puerto III espetxetik aterako da.

Bi horiekin, Europa Press albiste agentziaren arabera, 61 dira doktrina kenduta espetxetik atera diren euskal presoak. Horietatik 57 zeuden espetxean, eta beste hiru espetxetik kanpo, baldintzapean. Joseba Muñoz de Vivarrek espetxetik ateratzeko zuen eguna abenduaren 25era aurreratu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.