Etxerat elkarteak jakinarazi duenez, kamioi batek zama galdu, gasolio tankea urratu, eta atzeko hiru autoek elkar jo zuten. Asteburuan izan da istripua, Burgos (Espainia) parean. Elkarteak gogoratu du jaioterritik 1.030 kilometrora dagoela Jesus Mari Etxebarria Goierri Errenteriako presoa.
Azken lau asteetako laugarren istripua izan da. Etxebarriaren lagunek ez ezik, Maitane Linazasororen lagunek, Iker Limaren lagunek eta Oscar Cadenasen senideek ere izan dute ezbeharra hil honetan.