Kazetaritza
Jose Mari Pastor 'Berria'-ko kazetariak irabazi du Rikardo Arregi Saria
Jose Mari Pastor 'Berria'-ko Mundua saileko erredaktoreburuak irabazi du aurten Rikardo Arregi Kazetaritza Saria, hain zuzen ere, Mundua sail horretan nazioarteari buruz egin dituen analisiak direla medio. Beste hiru sari ere eman dituzte Rikardo Arregi sariketan: Kazetari Berriari dagokiona Haritz Agirre Euskadi Irratiko Madrilgo berriemaileak jaso du, ETB1ko 'Postdata' saioari aipamen berezia eman diote, eta, Ohorezko Saria, berriz, ETBko euskarazko kateak, ETB1ek jaso du. Andoaingo (Gipuzkoa) Udalak antolatzen du Rikardo Arregi sariketa, eta euskarazko kazetaritzako onespen ekitaldi garrantzitsuena dira.
Andoaingo Udaletxean egin da sari banaketa, eguerdiko hamabietan. Aurten, lau sari eman dituzte guztira: sari nagusia 'Berria'-ko Jose Mari Pastorrek jaso duena da. Kazetari Berriaren atalean kazetari gazte eta hasi berrien jarduna hartzen dute aintzat, eta Haritz Agirre Euskadi Irratiko Madrilgo berriemaileak irabazi du aurten. Ohorezko Saria urtero ematen dute, euskarazko kazetaritza aitzinarazten lagundu duen norbanako, talde edo ekimenen bati omen egiteko. Aurten ETBren euskarazko kateari, ETB1-i eman diote, eta Ramon Labaien lehen zuzendariak jaso du saria. Banatu den laugarren saria aipamen berezi bat da: ETB1eko 'Postdata' saioak jaso du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu