Jose Maria Bravo Soto del Realeko espetxean dago
DONOSTIA. Jose Maria Bravo Irungo Ogasun bulegoko zuzendari izandakoa Soto del Realeko espetxean sartu dute, iturri judizialek Efe agentziari jakinarazi diotenez. Bravori 11 urteko espetxe zigorra ezarri dio Gipuzkoako Probintzia Auzitegiak. Epaia ez da finkoa, baina fiskalak espetxeratzeko eskatu zuen, ihes egin ez dezan. Auzitegiak 800.000 euroko bermea ezarri dio kartzelara ez joateko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu