Jose Maria Korta jesuita, gose greban, Venezuelan
BILBO. Jesusen Konpainiak babestu egin du euskal jatorriko Jose Maria Korta jesuita Venezuelan egiten ari den gose greba, indigenen eskubideen alde. 80 urte ditu, eta astelehenean ekin zion protestari, Asanblada Nazionalaren aurrean. Chavezi eskatzen dio indigenen lurraldeetan mugarriak jartzeko eta euren komunitateetan justizia administratzeko aukera izateko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu