Jose Ramon Rekalde, Bake Hezkuntza Plana gidatuko duen batzordeko buru

Erredakzioa
Gasteiz
2010eko abenduaren 15a
00:00
Entzun
Eusko Jaurlaritzak Jose Ramon Rekalde (Donostia, 1930) izendatuko du Bakerako Hezkuntza Plana gidatuko duen aholkulari batzordeko presidente. Rekalde Hezkuntza eta Justizia sailburu izan zen 1990eko hamarkadan, eta ETAk haren aurka atentatu zuen 2000. urtean. Zuzenbidean doktorea da, eta egun Deustuko Enpresaritza Fakultatean irakasle emeritu kargua du.

Bakerako Hezkuntza Plana gidatzeaz gain, Rekaldek gidatuko duen batzordearen zeregina izango da Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako erakundeen bizikidetza politikak koordinatzea. Batzordean ordezkatuko dituzte, besteak beste: hiru aldundiak, udalak, EHU eta EAEko Eskola Kontseilua. Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Idoia Mendiak adierazi du Rekalde «oso gogotsu» dagoela lanean hasteko: «Ez zuen zalantzarik izan kargua onartzeko. Ospe handiko pertsona da, eta esperientzia handia du giza eskubideen eta bakearen alorretan».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.