Joseba Agudo abokatua aske utzi dute, epaia jakin artean

2012ko martxoaren 24a
00:00
Entzun
Joseba Agudo abokatua ostegun iluntzean askatu zuten Alacanteko Villena espetxetik, 2009ko urritik behin- behinean preso eduki ondoren. Euskal preso eta iheslarien abokatua otsailean epaitu zuten, Auzitegi Nazionalean, ETAko kide izatea egotzita. Bederatzi urteko espetxe zigorra eskatu zuen fiskalak. Orain, epaiaren berri izan arte, aske uztea erabaki du auzitegiak.

Hendaian atxilotu zuten abokatua, Fernando Grande Marlaska Auzitegi Nazionaleko epailearen aginduz, irregulartasunez jositako operazio batean. Euskal presoen abokatuek partekatzen duten egoitza miatu zuten, eta atxiloketa «azpijokoa» izan zela salatu zuten haren lankideek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.