Joseba Agudo abokatuak deportatu eta iheslarien kontrako jazarpena bukatzeko eskatu du

2012ko otsailaren 22a
16:21
Entzun

Joseba Agudo abokatuak "euskal deportatu eta iheslarien aurkako jazarpena" bukatzeko eskatu du Espainiako Auzitegi Nazionalean, bere kontrako epaiketako saioan, "haiek etxerako bidea has dezaten". 2009ko urrian atxilotu zuten Agudo, Hendaian, iheslarien eta ETAren arteko lotura lanak egiten zituelakoan. Luis Barroso fiskalak bederatzi urteko kartzela zigorra eskatzen du harentzat.

"Nik egin nuen delitu bakarra deportatu eta iheslariak eta haien senideak laguntzea izan zen", esan du auzipetuak. ETAko kidea dela ukatu du, bide batez. Euskal Herrirako "bake justu eta iraunkorra" aldarrikatu du.

Javier Gomez Bermudez da epaimahaiburua.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.