Joseba Agudo abokatua Espainiaratzea erabaki du Bordeleko auzitegiak. Iragan urrian atxilotu zuen Agudo Frantziako Poliziak, Hendaian (Lapurdi). Espainiako Auzitegi Nazionalak agindu zuen hura atzemateko, atzerrian dauden ustezko etakideekin harremanak dituelakoan.
Fernando Grande-Marlaska epaileak hura estraditatzeko eskatu zion berehala Frantziako Justiziari, baina luze ari da joaten prozedura. Paueko auzitegiak azaroaren 17an onartu zuen Espainiaratzea, baina Agudoren abokatuak errekurtsoa jarri ondotik, Bordeleko auzitegian dago auzia. Hark ere baiezkoa eman dio estradizioari. Agudoren defentsak hiru egun ditu erabakiaren aurkako helegitea jartzeko.
POLITIKA
Joseba Agudo Espainiaratzea onartu du Bordeleko auzitegiak
Atzerrian dauden ustezko etakideekin harremanak izatea egozten dio Auzitegi Nazionalak Defentsak hiru egun ditu erabakiaren aurkako helegitea jartzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu