Eusko Legebiltzarra

Joseba Arregi: "Estatutuaren erreformak alde baten beharrak asetuko lituzke"

Eusko Legebiltzarreko autogobernu lantaldean agerraldia egin dute Jaurlaritzako kultura sailburu izandakoak eta Javier Tajadura irakasleak. 

edurne begiristain
2014ko irailaren 17a
12:15
Entzun

Gaur ekin dio  Eusko Legebiltzarreko autogobernuari buruzko lantaldeak lanari. Bi agerraldi izan dira goizean: Joseba Arregi  EAJko kide eta Jaurlaritzako Kultura sailburu izandakoarena eta Javier Tajadura EHUko Zuzenbide Konstituzionaleko irakaslearena. Biek ala biek bat egin dute esaterakoan Gernikako Estatutua erreformatu nahi bada, aurrez Espainiako Konstituzioa aldatu behar dela. Halaber, erabakitzeko eskubidea errefusatu dute.

Joseba Arregik kritikatu du Estatutuaren erreforma mahai gainean jarri dela "justu" ETAk jarduera armatua utzi duenean. Bere ustez, abertzaleek bakarrik nahi dute erreforma hori, eta beraz, balizko erreforma batek “alde baten beharrak asetuko lituzke soilik".  Halaber, azpimarratu du subirautza kontzeptua “demokraziaren aurkakoa” dela, eta erabakitzeko eskubiderik ez dagoela “eskubide abstraktu gisa”.

Javier Tajadura irakaslea ere bide beretik aritu da. “Burujabetza kontzeptua anakronikoa da”, esan du. Bere aburuz, erabakitzeko eskubiderik ez dago, “juridikoki” ez delako bideragarria. Tajadurak Espainiako Konstituzioaren erreforma  federala proposatu du egungo "eskumenen gatazkei" soluzioa emateko.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.