Arregik berak Euskadi Irratiari azaldu dionez, EAJren eta bere arteko diferentziak ez dira oraingo kontua. "Urteetan zehar alderdiak hartutako zenbait erabakirekin ez nengoela ados agerian utzi dut. Desadostasun horiek oso funtsezkoak izanik, pentsatu dut onena dela gauzak argi jartzea eta garbitzea. Hori izan da erabakia", esan du.
Jeltzaleekiko diferentzia nagusia "euskal gizartea eta euskal nazioa" ulertzeko moduaren ingurukoa dela argitu du Arregik.
Erabakia orain hartzeko arrazoi berezirik ez dagoela erantsi du EAJko kide ohiak, eta horren inguruan ez duela aparteko azalpenik.
Nolanahi ere, azken egunotan Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusiaren Jaurlaritzako lehendakaritzarako hautagaitza bultzatzeko sortzear den plataformarekin lotu izan da Arregi. Informazio horiek "zurrumurruak" baino ez direla esan du Arregik, eta zurrumurruen inguruan ez dela mintzatuko.
Politika
Joseba Arregik EAJ utzi du
Jose Antonio Ardantza lehendakari zela Jaurlaritzako Kultura sailburu eta bozeramaile izan zen Joseba Arregik EAJ uztea erabaki duela jakinarazi du gaur. Alderdi jeltzalearekin aspalditik zituela ezadostasun nabariak agertu du Arregik, eta, halaber, funtsezko irizpideei dagozkienak direla; hau da, "euskal gizartea eta euskal nazioa" ulertzeko moduaren ingurukoak. Patxi Lopez PSE-EEko buruzagia Jaurlaritzako lehendakaritzara eramateko sortuko den plataformarekin lotu dute zenbait albistek Arregi azken egunotan. Horiek zurrumurruak direla esan du EAJko kide ohiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu