Parekidetasuna

Joseba Asironek jaso du Iruñeko herriari Jaizkibel konpainiak emandako saria

Lehen entsegua egin du Hondarribiko konpainia parekideak, eta jai parekideen aldeko ahalegina eskertu nahi izan du

Joseba Asiron saria jasotzen. ANDONI CANELLADA / ARGAZKI PRESS
arantxa iraola
2016ko irailaren 3a
17:27
Entzun

Hondarribian (Gipuzkoa) herriko jaietan egiten den alardeko konpainia parekide bakarrak, Jaizkibelek, Hondarribia Berdintasun Hiria saria eman du gaur ilunabarrean. Iruñeko herritarrei —peña, talde feminista eta instituzio— eman diete, sanferminetan sexu erasoen kontra egindako urratsengatik. Jai parekideak lortzeko bidean oso garrantzitsuak iruditzen zaizkie tankera horretako ahaleginak. Joseba Asiron alkateak jaso du saria.

Bide batez, lehen entsegua egin dute Jaizkibel konpainiako kideek; festa giroko ekitaldia garrantzitsuak izaten dira, eta poz handia zuten entseguekin hasteko. Asteon gogorarazi dute, ordea, udalaren baimenik ez, eta Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailarengana jo behar izan dutela entseguak egiteko baimen eske. Udalarekin elkarrizketak izan dituztela onartu dute, eta hobera egin duela, hein batean hartu-emanak; oraindik, ordea, bide luzea dago Jaizkibelek udal erakundeen babesa eta oniritzia jasotzeko.

Ohikoa denez, irailaren 8an izango da herriko festetako egun handia, eta orduan egingo dute alardea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.