EAJko barne hauteskundeak
Joseba Egibar: "EBBko lehendakari ez dudala nik izan behar pentsatzen duen jendea dago EAJn, eta azken 4-8 urteetan egin dudan ibilbideagatik da"
Joseba Egibar EAJren EBB Euzkadi Buru Batzarreko bozeramaile eta hurrengo presidente izateko hautagaiak uste du jeltzaleen artean badirela bere azken 4-8 urteetako ibilbide politikoa begi onez ikusten ez dutenak, eta, hain zuzen ere, horiek direla Josu Jon Imazen hautagaitza bultzatu dutenak. Lizarra-Garaziko prozesuarekin eta abertzaleen arteko elkarlanarekin engaiatutako politikari gisa agertu da Egibar urte horietan.
"Uste dut, eta argi eta garbi diot, zehazkiazken urteetan egin dudan ibilbide horrek, esperientzia horrek, izan dudan konpromiso horrek eragin duela beste haugaitza bat sortzea. Gainera, hautagaitza hori ez dut Josu Jonengan pertsonalizatzen Uste dut EAJn badela jendea uste duena EBBko lehendakari Joseba Egibar ez den beste batek izan behar duela, eta hain justu, azken 4-8 urteetan egin dudan ibilbideagatik da", adierazi du Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu