Politika

Joseba Egibar: "Estatuaren ikuskera zentralista eta jakobinoa dauka PSOEk"

Espainiako hauteskunde nagusiak PSOEk irabazteak euskal auziari eman diezaiokeen balizkoa irtenbidea dela-eta, eszeptiko agertu da Joseba Egibar EAJren Eusko Legebiltzarreko taldearen bozeramailea. Egibarrek esan du, funtsean, PSOEk Espainiako Estatuaren ikuskera "zentralista eta jakobinoa" duela, eta alderdi horrek onartutako azken agirian, Santillanakoan, horixe islatzen dela. Euskal auziari irtenbidea emateko Euskal Herriaren naziotasuna eta euskal herritarren autodeterminazio eskubidea onartzea ezinbestekoa dela iritzi dio, eta ezkor da sozialistek gai horren inguruan hartuko duten jarrerari buruz. ETB2ko 'El Punto' saioan egin ditu adierazpen horiek.

2004ko martxoaren 30a
13:45
Entzun
Martxoaren 14ko hauteskundeen ostean, ez zaio iruditzen PSOEren aldetik eduki eta jarrera aldaketa bat egon denik, baizik eta mugimendua, oraingoz, tonura eta formetara mugatu dela uste du.

Egibarrek oroitarazi du, PSOEren lerro nagusiak, batik bat, Estatuaren egiturari dagokionez, Santillanako agirian biltzen direla, eta azpimarratu du txosten horretan esaten dela Espainiako Estatuan nazio bakarra dagoela: hain justu Espainiako nazioa.

Euskal auziaren inguruan aurrera egiteko, berriz, Euskal Herriaren naziotasuna eta euskal herritarren erabakitzeko eskubidea, autodeterminazio eskubidea, aitortzea ezinbestekoa da jeltzaleen bozeramailearen iduriko. Hain zuzen ere, PSOEk onartu behar duena hori dela nabarmendu du: "Hori da eztabaida", azpimarratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.