EBB-ren batzarra

Joseba Egibar: "Estatutua ustelduta dago eta alternatiba berri baten beharra dago"

Euzkadi Buru Batzarreko bozeramaile Joseba Egibarrek estatutua "ustelduta" dagoela eta "alternatiba berri" baten beharra dagoela esan du gaur, EAJk abuztuan Donostian egin ohi duen bileraren ondoren. "Amaierarik gabeko atzerakada politikoa izan du estatutuak, usteltze prozesu batean sartu dute", adierazi du Egibarrek. Arzalluzek eta Egibarrek Ibarretxeren planarekin bat datozela esan dute.

2003ko abuztuaren 14a
17:06
Entzun
Lehendakariaren planaren inguruko herri galdeketa egiteak Espainian beldurra sartu duela azpimarratu du EAJk. PP EAJren aurkako estrategia garatu nahian ari dela esan du EAJk. "Eztabaida honen inguruan bolo-bolo dabiltzan alderdi politikoak badaude, baina PPk antola dezakeen erasoa apartekoa eta etengabekoa da", adieazi du Egibarrek.

EAJk Ibarretxeren planarekin "tinko" jarraitzeko asmoa duela adierazi du. PPk Euskal Herriarentzat irtenbiderik ez duela esan du, eta jendeak hori badakiela eta horregatik egin duela porrot orain arte adierazi du.

Ibarretxe plana eta Sozialista Abertzaleak

EAJko presidente Xabier Arzalluzek "Eusko Legebiltzarrean aldeko boto guztiak ondo hartuak" direla adierazi du, Ibarretxeren plana onartzeko Sozialista Abertzaleak talde parlamentarioaren botoak behar dituztela galdetzean. Arzalluzek esan duenaren arabera, Ibarretxeren plana onartzen dutenek "gauza on bat" egingo dute. "Proposamen on bat delako, ahalik eta jende gehiagok babesten badu hobeto", esan du EAJko presidenteak.

Bestalde, Arzalluzek PSE-EEren alternatibaren inguruan hitz egin du, eta "itxaropenik" ez daukala adierazi du.

Indarkeria uztea ETAren eskuetan dagoela esan du Arzalluzek. Eskubideen inguruan ere mintzatu da, eta giza eskubideen kontra egiten duen guztia salatuko duela adierazi du. "ETAren ekintzak salatuko ditugu, baina baita tortura eta urruntzea ere", esan du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.