Politika
Joseba Egibar: "Estatutuaren garapena bezalako irtenbide puntualekin nekez konponduko du Zapaterok euskal arazoa"
Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidenteari "ausardiaz jokatzeko" eskatu zion atzo Juan Jose Ibarretxe Jaurlaritzako lehendakariak. Ildo bertsutik, Zapaterok ausardiaz jokatuko balu Espainiak azken bi mendeetan izan duen arazo handienetako bat konpontzeko aukera izango lukeela esan du gaur Joseba Egibar jeltzaleen Gipuzku Buru Batzarreko presidenteak; hots, "euskal arazoa" konpontzekoa. Aldiz, Estatutuaren garapenaren gisako irtenbide puntualen bila hasten bada, nekez konponduko duela ohartarazi dio.
"Zapaterok estatu ikuspegia argi edukiko balu, azkeneko bi mendeetan Espainiak beren definizioan daukan arazo politikoetako konponbidean jartzea lortuko luke. Garbi dago euskal arazoaren adierazpena ez dela indarkeria; abertzaletasuna dela, bere osotasunean. Zapaterok ez badu ikusmolde horretatik ikusten euskal arazoa, partxeoei, Estatutuaren garapena bezalako irtenbide puntualei heltzen badie, nekez kopondko du euskal arazoa deritzan hori", esan du Egibarrek Euskadi Irratiko 'Goiz Kronika' saioan egin dioten elkarrizketan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu