Gizartea

Joseba Goñi Herria 2000 Elizako kidea hil da

2007ko abenduaren 26a
15:58
Entzun
Joseba Goñi Alzueta, Herria 2000 Elizako kidea hil zen atzo Getxon (Bizkaia), 66 urte zituela. Ezkondua zegoen -Nati Antuñanorekin-, eta lau seme-alabaren aita zen. Bihar izango da haren aldeko hileta elizkizuna, Getxon, Andra Mari elizan 19:00etatik aurrera.

Herria 2000 Eliza aldizkariaren zuzendari izan zen urteetan Goñi; 1980an hartu zuen horren ardura. Aurretik abade izan zen. Hainbat herri ekimenetan ere parte hartu izan du: NATOren kontra, autodeterminazioaren alde, torturaren aurka, Europa Herrietako Oinarriko Kristau Elkartean...



Goñi Herria 2000 Elizan zela, Euskadi. La Paz es posible liburua atera zuten; indarkeriaren jatorria eta zergatien inguruan aldizkarian argitaratu izan zituzten artikuluen bilduma zen liburua. "10.000 ale baino gehiago saldu ziren, eta azkenik Espainiako Gobemuak bahitu egin zuen. Kontua da bortxakeriaz joera guztietako iritziak batzen zituela", zioen Goñik berak Argia astekariko elkarrizketa batean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.