atxiloketa

Joseba Gotzon Vizan euskal iheslaria atxilotu dute Brasilen

Espainiako Barne Ministerioaren arabera, 1991tik zegoen ihes eginda. Rio de Janeiron atzeman dute.

2013ko urtarrilaren 18a
15:34
Entzun

Brasilgo Poliziak Joseba Gotzon Vizan Gonzalez euskal iheslaria (Basauri, 1959) atxilotu du Rio de Janeiron, ETArekin lotuta, Espainiako Gobernuko Barne Ministerioak esan duenez. Espainiako Poliziarekin elkarlanean egin du operazioa Brasilgoak.

Ministerioaren arabera, 1991tik zegoen ihes eginda Vizan, orduan ETAren Bizkaia komandoa desegin zutenetik. Haren kontrako euroagindua zegoen, 1988an polizia baten auto azpian bonba jartzea leporatuta —zauritu egin zen polizia—.

Euskal herritarrak urteak zeramatzan Brasilen bizitzen, ETAk emandako agiri faltsuekin, iturri hark dioenez.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.