Euskal Herria

Joseba Kanpo hil da

Korrikaren sustatzaileetako bat izan zen lehen urteetan. Kanpo gertutik ezagutu zuten Martin Garitanok, Beñi Agirrek eta Urtsa Erraztik, eta haien erreakzioak bildu ditu BERRIAk.

urtzi urkizu
2013ko maiatzaren 27a
17:54
Entzun

Joseba Kanpo euskaltzalea gaur goizaldean hil da, gaixotasun baten ondorioz. 1955. urtean jaio zen, Bilbon, baina Otxandioko herritartzat zuen bere burua. Han bizi izan zen beti, eta herri horretakoa zuen familia. AEKn lan asko egin zuen Kanpok, eta aurreneko Korrika antolatu zuen taldeko partaidea izan zen. Aurreneko Korriketan sustatzaile garrantzitsua izan zen Kanpo.

Aurtengo Korrikan, 2015. kilometroa egin zuen, Itzubaltzetan, Urtsa Erraztirekin batera. Korrikako arduradunek omenaldi modukoa egin zieten Kanpori eta Erraztiri. Bilboko Txomin Barullo konpartsaren sortzaileetako bat ere izan zen Kanpo, eta azken urteetan Itzubaltzetako fanfarrean ere aritu zen. Musikazalea zen oso.

Haren heriotzarekin atsekabea azaldu du sare sozialetan Mertxe Mugika AEK-ko koordinatzaileak.

 

AEK-k ere Kanpo zenaren lana goraipatu du: "Amets egin zenuen, eta ametsa egia bihurtu. Ez zaitugu ahaztuko, ez zu ez gainontzekoak, Joseba; eta lasai, ze, "Korrika goaz, iritsi arte gure herriko helmugara"".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.