M-11, sarraskia Madrilen

Joseba Permach: "Herrien burujabetzan dago gatazken konponbidearen gakoa, eta Euskal Herrikoa ez ezik, hainbat lekutakoa ulertzeko balio du horrek"

Ezker abertzaleak antolatuta, 'Euskal Herrian eta munduan elkarrizketa da bidea' goiburu hartuta, elkarretaratzeak egin dira gaur eguerdian Euskal Herriko hainbat eta hainbat udaletxe ataritan. Joseba Permach Batasuneko buruzagiak parte hartu du Donostiakon, eta agertu du, biktmei elkartasuna adierazteko ez ezik, gatazkei aurre egiteko elkarrizketa ezinbestekoa dela aldarrikatzeko egin dituztela elkarretatze horiek.

2004ko martxoaren 13a
13:53
Entzun
"Kalean gaude ez bakarrik elkartasuna adierazteko, baizik eta azpimarratzeko hemen Euskal Herrian, eta mundu osoan,gatazkei aurre egiteko elkarrizketa ezinbestekoa dela", adierazi du. Ezker abertzaleak historikoki elkarrizketari garrantzia handia eman diola erantsi du Permachek, eta, orain, biharko Espainiako hauteskundeen atarian, bereziki azpimarratu nahi izan dutela garrantzia hori.

Era berean, gatazken konponbiderako gakoa herrien burujabetza dela nabarmendu du Batasuneko buruzagiak. "Herrien burujabetzarekin etortzen da gatazken konponbidea. Horrek balio du Euskal Herrirako, baina baita ere Afganistanen, Iraken, Palestinan eta hainbat eta hainbat lekutan gertatzen dena ulertzeko".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.