Joseba Velez atzeman zuten atzo Laudion (Araba) -bere burua entregatu zuen- eta gaur, berriz, Adolfo Abasolo Iurretan (Bizkaia) atzeman du Ertzaintzak, osorik bete gabe dituzten zigorrak betetzeko. 1997an atxilotu zituzten, Bilbon, Herri Batasuneko Mahai Nazionalaren kartzelatzea salatzeko manifestazio batean. Hiru hilabete falta zaizkie zigorra osatzeko.
Herenegun Ertzaintzak Pablo Ussia atxilotu zuen Laudion bertan, honek ere zigorra betetzeko. Ussia ere manifestazio hartan atzeman zuten, eta ezarri zioten hiru urte eta bederatzi hilabeteko kartzela zigorretik hiru hilabete falta zaizkio betetzeko -zigor bera jarri zieten Velezi eta Abasolori-.
Hirurak 2003an sartu zituzten espetxean. 2006an, ordea, Espainiako Auzitegi Konstituzionalak baliogabe utzi zuen epaia, epaiketan berme prozesalik egon ez zela-eta, eta aske geratu ziren.
Atxiloketa
Joseba Velez eta Adolfo Abasolo atxilotu dituzte, zigorra betetzeko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu