Josep Maria Pou aktore katalanaren eskutik jasoko du gaur Donostia Saria Ian McKellen aktore britainiarrak. Horrez gain, Pouk Elisabet Cabeza eta Esteve Riambauk zuzendutako Màscares dokumentala ere aurkeztuko du gaur Zinemaldian.
Màscares filma "banbalina artean gertatzen da, ikusleak ikusten ez duen tokian. Horrela, aktoreak bera izateari utzi eta interpretatzen duen pertsonaia izateari helduko dio", zuzendarien arabera.
"Bizitzatik maskara batekin goaz guztiok eta batez ere aktoreak. Ez dakizu pertsona bakoitzak zenbat maskara daramatzan, edo egoera zehatz batzutan maskara berri bat izateko zein gaitasun duen. Hori da antzerkia", adierazi du Riambau zuzendariak.
Josep Maria Pou aktoreak emango dio Ian McKelleni Donostia Saria, gaur
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu