Iñigo Balda Batasuneko zinegotzi ohiak lagunduta, Josetxo Ibazetak Ertzaintzaren aurkako salaketa jarri du gaur Donostiako auzitegi batean, Imanol Gomez, Frantzian hildako ustezko etakidearen omenez egindako saioetan jasan zuen jazarpenarengatik.
Batasuneko zinegotzi ohiak, Donostia Ospitaleko medikuen txostena, gertaerak ikusi zituzten lekukoen testigantzak, eta hedabideetan plazaratutako informazioa gehitu dizkio salaketari.
Ibazetak adierazi du Herrizaingo Sailak izandako jarrera "zeharo bateraezina" dela bake prozesu batekin. Gainera, Juan Jose Ibarretxe EAEko lehendakariari Ertzaintzaren "ohiko" ekintza hauek desagertaraztea exijitu dio.
"Ibarretxek eta Eusko Jaurlaritzak zuzenketak egiteko aukera dute", eta gaineratu du, "Ertzaintzak izan zuen jarrera ez zen egokia izan, ezta neurrikoa ere".
Horretaz gain, Donostiako Udalak izan duen "isiltasuna" eta PPk eta PSE-EEk jazarpen polizialari erakutsi dioten elkartasuna kritikatu ditu Ibazetak.
Politika
Josetxo Ibazetak Ertzaintzaren aurka salaketa jarri du Imanol Gomezen omenaldian egin zizkioten zauriengatik
Josetxo Ibazeta Baga Boga herri plataformako hautetsiak Ertzaintzaren aurka salaketa jarri du gaur Donostiako auzitegi batean, Imanol Gomezen omenaldian jasandako jipoiagatik. Ibazetari hiru orno puskatu zizkion Ertzaintzak, eta lau egunez ospitaleratuta egon da. Iñigo Balda Batasuneko zinegotzi ohiak lagunduta egin du salaketa, eta Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren jarrera bake prozesuarekin "zeharo bateraezina" dela adierazi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu