Manuel Irujo saria

Josu Chueca historialariak jaso du Manuel Irujo saria

Euskal Herriaren historiaren zein kulturaren alde eginiko lana aitortzearren eman diote saria EHUko irakasleari. 

Josu Chueca (ezkerrean) Irujo Etxea elkarteko Koldo Viñuales eta Jose Luis Mendozarekin, gaur, Lizarran. JESUS DIGES, EFE
2015eko urriaren 10a
19:03
Entzun

XV. Manuel Irujo saria jaso du gaur Josu Chueca historialariak, Lizarran eginiko ekitaldi batean. Euskal Herriko historiaren eta kulturaren alde eginiko lan eskerga eskertu nahi izan diote saria emanda. EHUko irakasleak hainbat lan egin ditu euskal historiari buruz; besteak beste, El nacionalismo vasco en Navarra 1931-1936 eta Espainiako Gerra Zibila Euskal Herrian.

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza kontseilari Jose Luis Mendoza, Lizarrako alkate Koldo Leoz eta EAJko presidente Andoni Ortuzar izan dira ekitaldian, besteak beste.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.