EH Bilduk ohar bidez jakinarazi du Josu Estarronak beteko duela Hasier Arraizek Eusko Legebiltzarren hutsik laga duen eserlekua. EAEko Auzitegi Gorenak inhabilitatu egin du Arraiz, eta joan zen astean kendu zuten legebiltzarkide postutik. Haren lekua hartuko du Estarronak, 1981ean jaiotako gasteiztarrak.
EH Bilduren legebiltzar taldearentzat lan egiten du Estarronak, eta, beraz, ezagutzen du hango jarduna. Gainera, koalizioaren barne arduretan ere aritu dela esan du EH Bilduk.