euskal presoak

Josu Ginearen bi lagunek istripua izan dute Estremerako espetxetik bueltan

Etxeratek salatu duenez, urteko hamargarren istripua da. Kolpea handia izan bazen ere, biak onik daude.

2011ko urriaren 3a
16:20
Entzun

Josu Ginea presoaren Larrabetzuko (Bizkaia) bi lagunek auto istripua izan dute pasa den asteburuan Estremerako espetxetik Euskal Herrira bueltan zetozela. Etxeratek salatu duenez, sakabanaketan aurten eragin duen hamargarren istripua da.

Etxeraten arabera, Honrubia herrian gertatu zen ezbeharra, autoarekin bide baztarra jota. Kolpea handia izan bazen ere, Ginearen bi lagunak onik daudela jakinarazi du Etxeratek. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.