Bediako atentatua

Josu Jon Imaz: "Bide horretatik segitzen badu, ETAk parean izango gaitu"

Josu Jon Imaz Jaurlaritzako bozeramaile zein Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuak gogor gaitzetsi du gaur, ETAk atzo Azkar enpresaren aurka Bedian (Bizkaia) egindako atentatua. Talde armatuak bide horri eusten badio Jaurlaritza "parean" izango duela esan du Imazek; Jaurlaritza ez ezik, oro har, euskal gizartea izango duela aurka gaineratu du.

2003ko uztailaren 7a
16:35
Entzun
"ETAk bide horretatik segitzen badu, Jaurlaritza, euskal instituzioak, eta, oro har, euskal gizartea, parean izango ditu", adierazi du gaur goizean Josu Jon Imazek Bilbon, Ikerketa eta Garapenari buruzko ikastaro bat inauguratu aurretik.

Era berean, Jaurlaritzako bozeramaileak elkartasuna adierazi die Azkar enpresako langile eta buruzagiei, eta, orokorrean, "Euskal Herriko enpresaburu eta enpresa guztiei". Imazen iduriko, onartezina da ETAk enpresa eta enpresaburuekiko duen jarrera: "Praktika mafiosoetan eta estortsioean oinarritzen baita", esan du.

Enpresa eta enpresaburuek Jaurlaritzaren babes osoa izango dutela nabarmendu du Industria sailburuak, "aberastasuna, balio erantsia eta enplegua sortzen dutenez, zerbitzu handia egiten baiote euskal gizarteari".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.