Politika

Josu Jon Imaz: "Egun euskal gizartean presente dagoen eztabaida ez da independentziaren ingurukoa"

Josu Jon Imaz EAJko lehendakariaren iduriko, gaur egun euskal gizartean puri-purian dagoen eztabaida ez da independentziaren ingurukoa, baizik eta partekatutako subiranotasunari buruzkoa. Hain zuzen ere, partekatutako subiranotasuna erdiesteko bide gisa ikusten du Eusko Jaurlaritzaren Estatutu proposamena. Espainiako 'Expansion' egunkari ekonomikoan egin dioten elkarrizketan egin ditu Imazek adierazpen horiek.

2004ko martxoaren 8a
17:51
Entzun
"Europa eraikitzeko proiektuak erakutsi digu gatazka konpontzeko formula gisa subiranotasun partekatua proposatu behar dugula. Beraz, egun euskal gizartean presente dagoen eztabaida ez da independentziaren ingurukoa", agertu du EAJko lehendakariak elkarriketa horretan.

"Guk nahikoa sufritu ditugu mugak historiaren orbain gisa beste batzuk sortzeko helburua izateko.Europaren baitako etorkizun baterantz goaz, eta ingurumari horretan gehiago pentsatu behar dugu interdependentzia klabeetan independentzia klabeetan baino", azpimarratu du Imazek.

Elkarrizketa berean, ez du baztertu ETArekin mintzatzeko aukera, bai, ordea, erakunde horrekin edozelako negoziazio politikorik aurrera eramatekoa. "Badaukat printzipio bat, eta da bizitzaren uneren batean ifernuraino jaitsi behar dela eta deabrearekin hitzegin behar dela. Gerrarik txarrenetan ere tenperatura neurtzeko eta jarrerak ezagutzeko saioak egin behar dira", azaldu du. "Hortik aurrera, galdera baldin bada Euskadiren etorkizunari buruz ETArekin negoziazio politikorik egin daitekeen edo ez, nire erantzuna erabateko ezezkoa da", erantsi du.

Jaurlaritzaren Estatutu proposamenari dagokionez, Espainiako Estatuak bide horri ate guztiak ixten badizkio euskal gizartean kontsulta egiteko gertu daudela agertu du EAJko lehendakariak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.