Josu Jon Imaz EAJren EBBko egungo lehendakaria ez da berriro kargu horretarako aurkeztuko. Hala jakinarazi du hainbat komunikabidetara bidalitako gutun baten bidez. Alderdiaren presidentetzara ez aurkezteaz gain, politika utzi eta lan profesionalera itzuliko dela iragarri du Imazek.
Erabakia jeltzaleen arteko batasuna bermatzearren hartu duela azaldu du idatzian, azken urteetan alderdi barruan azaleratu diren diskurtso desberdinek, tentsioek eta zatiketak EAJ ahuldu ez ezik, euskal gizarteari kalte egiten diotela iritzita.
Gaur bertan plazaratu du EAJk joan den astelehenean EBBk "aho batez" onartutako txosten politikoa. Erabakitze eskubidea bultzatzearen alde egiten du agiri horretan EAJk, baita, Joseba Egibarrek defendatzen zuen bezala, blokeo egoeretan ere.
Politika
Josu Jon Imaz ez da aurkeztuko EAJko presidentetzara eta politika utziko du
Hainbat komunikabidetara igorritako gutun baten bidez eman du erabakiaren berri jeltzaleen gaurko lehendakariak. EAJ barneko batasuna bermatzeak erabaki hori hartzera bultzatu duela azaldu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu