EAJ-ren EBB-ren lehendakaritza

Josu Jon Imazek hautagai dela baieztatu du gaur

Josu Jon Imaz Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak baieztatu du Euzkadi Buru Batzarrerako presidentetzarako lehian parte hartuko duela eta baieztapen horren berri eman diola alderdiaren berme eta kontrol batzordeari. "Komunikabide batetan agertu dena egiaztatu dezaket, nire alderdiko berme eta zaingo batzordearen aurrean onartu dudala hautagai izatea EBB presidentegai izateko".

2003ko azaroaren 12a
14:07
Entzun
Hala, une honetan "EAJn denok mamizko gaietan bat gatoz", batez ere, une honetan proposamen politiko bat jarri dutelako mahai gainean. "Proposamen horren atzean EAJren alderdikide guztiak eta talde guztia bat gatoz".

Josu Jon Imaz orain arte Eusko Jaurlaritzako bozeramailea denak Joseba Egibarrekin lehiatu beharko du EBBren presidentziarako bide horretan. EAJren presidentea aukeratzeko hauteskundeetan Imazek gehiengoa eskuratu du orain arte afiliatu gehien duen Bizkaiko lurraldean. Egibar, aldiz, Araba, Gipuzkoa eta Nafarroan nagusitu da.

Egibarren balioa

Josu Jon Imazek esan du Egibar "balio handiko pertsona" dela eta "harro" egongo litzatekeela bere lan-taldean egongo balitz. "Aipatu izan den beste hautagaia pertsona bezala zoragarria da. Alderdiarentzat balio politiko garrantzizkoa du, eta prozesu honetatik integratuagoak aterako garela ez daukat zalantzarik. Eta alderdikideen konfiantza izango banu EBBko presidente izateko, niretzat ohorea izango litzateke eta ahalegin guztiak egingo nituzke Egibar bezalako pertsona bat nire lan-taldean izateko", azpimarratu du Imazek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.