Baigorri SA enpresaren zuzendaritzak Josu Juaristi izendatu du 'Gara' egunkariko zuzendari nagusi, Mertxe Aizpuruak kargua bere borondatez utzi ondoren. Aizpuruak ardura berriak izango ditu EKHE-k bidera ditzakeen komunikazio proiektu berrietan.
Josu Juaristi Kazetaritza lizentziatua da Euskal Herriko Unibertsitatean, eta hemezortzi urte daramatza hainbat hedabidetan lan egiten. 1986an Euskal Talebistan hasi zen lanean kirolo kronikak egiten, eta gero 'Katu kale' saiora pasa zuten. 1990ean 'Egin' egunkaria hasi zen lanean, eta han hainbat sailetan aritu zen –batik bat Nazioarte sailean– 1998ko uztailean egunkari hori Espainiako Poliziak itxi zuen arte.
'Gara' egunkarian Nazioarte saileko arduradun modura aritu izan da. 2002. urtean Erredaktore buru izendatu zuten, eta gaurtik aurrera zuzendari lanari ekin beharko dio.
Aldaketak egunkariaren zuzendaritzan
Josu Juaristi zuzendari berri izendatzearekin batera, 'Gara' egunkariaren zuzendaritzan ere aldaketak izan dira. Erredaktore buruaren zereginak hiru lagunen artean banatuko dituzte. Txisko Fernandezek –egun ere lan horretan ari zena–, Maite Ubiriak –edizio jarraituan aritu Gara.net sortu zenetik– eta Eguzki Agirrezabalagak –'Egin'-en eta 'Gara'-n esperientzia handia izan duen– elkarbanatuko dituzte ardura horiek.
Komunikabideak-'Gara'-k bost urte