Fiskalak, ordea, Oiaga espetxeratzeko eskatu du, eta, halaber, Ruiz Polancoren erabakia errekurrituko duela iragarri du.
Urtarrilaren 2an abokatuaren bidez jakinarazi zuen Oiagak epaileak deituz gero deklaratzeko prest zegoela. Ruiz Polancori azaldu dioenez, aitaren bidez jakin zuen bere bila zebiltzala, hark telebistan entzun zuelako.Era berean, esan du epailea oporretan zegoelako ez zuela eman lehenago bere berri.
Loranekin eta Arruarterekin zuen harremanaren inguruan, berriz, abenduaren 17an Arruarteri garajeko giltzak eman zizkiola onartu du, hark Eguberrietako opariak zirela esan zion pakete handi batzuk gordetzeko, eta abenduaren 24an berriro laga zizkiola paketeak jaso zitzan. ETArekin inolako harremanik duela ukatu du.
Ainhoa Baglieto abokatuak lagunduta deklaratu du Oiagak.
Loranen eta Arruarteren atxiloketen ostean, Oiaga ez ezik Ane Biurrarena ere bilatu eta atxilotzeko agindu zuen Ruiz Polancok. Biurrarenak joan den astean deklaratu zuen epailearen aurrean, eta hura ere aske utzi zuen.
Atxiloketak
Josu Oiaga aske geratu da Ruiz Polanco epailearen aurrean deklaratu ondoren
Gabon egunean atxilotutako Gorka Loran eta Garikoitz Arruarte espetxeratzeko agindu ostean, Josu Oiaga bilatzeko eta harrapatzeko agindua eman zuen Espainiako Auzitegi Nazioanaleko epaile Guilermo Ruiz Polancok. Bere borondatez joan da gaur Oiaga Auzitegi Nazionalera, eta deklarazioa hartu ondoren, libre uztea erabaki du Ruiz Polancok. Hala ere, hamanbostean behin etxetik hurbilen duen epaitegian aurkeztu beharko du bere burua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu