Futbola

Josu Sarriegi Athleticeko jokalaria izango da datozen lau denboraldietan

Aurkezpen ofiziala noiz izango den zehaztu ez duen arren orain arte Alaveseko jokalaria izan den Josu Sarriegik Athleticen elastikoa jantziko du datozen lau denboraldietan. Josu Sarriegik zazpi denboraldi egin ditu talde arabararrekin, 1999an Alaveseko bigarren taldean hasi zenetik hona. 2002-2003 denboraldian Eibarren aritu zen jokalari lazkaotarra. Gaur jakinarazi dutenez, baina, datorren denboralditik aurrera Athleticeko jokalaria izango da. Alavesek, bitartean, Thiago Gentil aurrelaria fitxatu du.

2006ko ekainaren 7a
20:11
Entzun
Taldekide bat agurtu eta beste bati ongi etorria eman beharko diete Alaveseko jokalariek. Izan ere, Alavesek prentsa ohar batean bidez jakinarazi du Thiago Gentil 26 urteko aurrelaria fitxatu duela. Datorren astean aurkeztuko dute jokalaria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.