Frantziako Poliziako iturriek gaur jakinarazi dutenez, Josu Urbieta Alkorta (Azpeitia, 1978) da atzo Correzeko departamenduan atxilotu zuten ustezko etakidea. Berri agentziek diote auto bat lapurtzen ari zirela hiru lagun eta beste biek ihes egin zutela. Poliziak gaur esan du berak ez dakiela ustezko lapurretan beste bi lagunek parte hartu zutenik.
Berri agentziak polizia iturriak aipatuz esan zutenez, atzo arratsaldean gertatu zen guztia, zazpiak aldera Lemosin eskualdean, Vars sur Roseixen, Frantzia erdialdean. Atxilotzeko unean ETAkoa zela esan zuen atxilotuak eta, iturri horien arabera, arma bat zuen soinean.
Limogesera eraman dute Urbieta, eta handik Parisera eramango dute egunotan, epailearen aurrera.
atxiloketa
Josu Urbieta Alkorta da Frantzian atxilotu duten ustezko etakidea
Correzeko departamenduan atzeman zuten atzo arratsaldean, ustez auto bat lapurtzen ari zela. Azpeitiarra da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu