Josu Uribetxeberria euskal presoaren gutun bat irakurri dute Arrasateko manifestazioaren aurretik Herrira mugimenduko kideek. Bere osasun egoeragatik mobilizatzen direnei eskerrak eman dizkie Uribetxeberriak, eta esan du presoek nabari dituztela euren eskubideen alde egiten diren ekimenak.
Aieteko Adierazpena txalotu du, eta azaldu du ezker abertzaleak aurrerapausoak eman dituela. Espainiari ere "konponbidera" begira urratsak egiteko eskatu dio.
Minbiziak jota Donostia erietxean dago asteazkenetik Uribetxeberria.