EUSKAL PRESOAK

Josune Balda eta Jose Camacho presoak askatu dituzte

Picassenteko espetxetik irten dira biak, Naiz.eus atariak jakinarazi duenez.

2017ko abuztuaren 11
09:26
Entzun

ETAri laguntza ematea leporatuta atxilotu zituzten Camacho eta Balda, 2010eko otsailean. Zazpi urte eta erdiko zigorra bete dute osorik, eta gaur goizean irten dira kartzelatik.

Atxilotu zituztenean, torturak salatu zituzten biek. Camacho erietxera eraman zuten, eta hark azaldu zuen poltsa egin ziotela, eta hainbat ariketa fisiko eginarazi. Baldak ere torturak jasan zituela salatu zuen orduan Amnistiaren Aldeko Mugimenduak: "Askotan jarri diote poltsa buruan, arnasarik gabe uzteraino, eta, gehiago ezin zuenean, lurrera erortzen zen. Lurrean zela, gainera botatzen zitzaizkion guardia zibilak. Mehatxu asko egin dizkiote alabarekin, semearekin eta bikotearekin. Umiliazio eta irain handiak jasan ditu".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.