Heriotza

Joxe Mari Urbieta 'Egañazpi' panderojolea hil da

Faustino Azpiazu 'Sakabi' soinujole zenarekin batera Euskal Herriko txoko ugari trikiti doinuz alaitu zituen Joxe Mari Urbieta 'Egañazpi' (Aizarna, 1920) panderojolea hil egin da.

2006ko apirilaren 21a
15:47
Entzun
Aizarnako (Gipuzkoa) Egañazpi baserrian jaioa, jaiotetxetik hartu zuen panderojole gisa ezagun egin zuen goitizena. Hamalau bat urterekin hasi zen panderoa jotzen, etxean besterik ez eta uherrak hartutako erretilu batekin ikasita.

Faustino Azpiazu Sakabi soinujole lasturtarrarekin 1945ean osatu zuen bikotea, Santa Engrazira joan ziren batean. «Bikote bezala ibiltzen Sakabi eta biok hasi ginen aurrena. Lehenago soinujolea panderoa soinutik zintzilik zuela joaten zen festara, eta norbait aldamenean jartzen bazen, ondo. Baina Sakabik esaten zuen trikitirik ez zela panderorik gabe, eta hala hasi ginen», azaldu zion Egañazpik Iñigo Aranbarri idazleari Sakabi zenari buruzko liburua idazteko elkarrizketatu zuenean. Santa Engrazin bat egin zuten egun hartatik "esklusibitate kontratu" antzeko bat izan zuten trikitilariak eta panderistak.

Aizarnan jaioa izan arren, ezkontua Zestoan (Gipuzkoa) bizi izan da Egañazpi urte luzez.

1972an Argia -n egindako elkarrizketa Euskal Herriko Trikitixa Elkartearen gunean dago ikusgai.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.