Dignidad y Justicia elkarteak Joxean Agirre eta Begoña Sagarzazuren kontrako salaketa jarri du, hilaren 13an Usurbilen (Gipuzkoa) preso ohien agerraldian parte hartzeagatik. Biak aritu ziren bozeramaile, eta "terrorismoa gorestea" egotzi die aipatutako elkarteak.
Euren burua Amnistiaren Aldeko Mugimenduko kidetzat daukaten Euskal Herri osoko ehun bat euskal preso ohik eman zuten prentsaurrekoa Usurbilen, eta presoen artean zatiketa sustatzea egotzi zioten Alfredo Perez Rubalcaba Espainiako Gobernuko Barne ministroari.
Euskal presoak Euskal Herriratzeko erronka dagoela azpimarratu, eta horretarako indarrak metatzera deitu zuten. Haien ustez, espetxe politika "ankerra" okerrera doa.
Euskal presoak
Joxean Agirre eta Begoña Sagarzazuren kontrako salaketa jarri dute, preso ohien agerraldian parte hartzeagatik
Dignidad y Justicia elkarteak sartu du parte, eta "terrorismoa gorestea" egotzi die. Ehun preso ohik Espainiako Gobernuaren jokabidea salatu zuten duela bi aste Usurbilen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu