Kultura

Joxean Arbelaitz kultur eragilea hil da

Errenteriako kultur mugimenduarekin inplikatuta egon zen, eta Donostiako Udalean eta Eusko Jaurlaritzan ere aritu zen.

2009ko otsailaren 11
17:27
Entzun
Joxean Arbelaitz Mitxelena hil zen atzo, Errenteriako (Gipuzkoa) kultur eragile ezaguna. "Errenteria-Oreretako kultur mugimenduan aski ezaguna zen Arbelaitz, betidanik herriko kulturaren hainbat esparrutan lanean ibili delako etengabe", hala dio Oarsoaldeko Hitza-k zabaldutako berriak. Besteak beste, Andra Mari abesbatzaren presidente izan zen. Andra Marikoek esan dute bere senitarteko eta lagun guzien doluarekin bat egiten dutela.

Erretiroa hartu berria zen, eta atzo arratsaldean kirola egiten ari zela ondoeza sentitu ondotik zendu zen.

Arbelaitzek lan egin zuen euskararen alde. Besteak beste, Errenteriako Telleri eskolan eman zituen klaseak. Ondoren, 1980ko hamarkada erdialdetik Donostiako Lizeo Santo Tomaseko zuzendaria izan zen hainbat urtetan. Ikastolen Federazioan ere lan handia egin zuen, haren gertukoek nabarmendu dutenez.

1990 inguruan Donostiako Udaleko Kulturako arduraduna izan zen. Eusko Jaurlaritzan ere lan egin zuen, Kultura Sailean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.