'CAN AUZIA'

Joxerra Senar: "Liburuak zerbitzu bokazioa du"

'CAN: Eta hemen ez da ezer gertatu' (Pamiela) liburua aurkeztu du BERRIAko kazetariak. Bideoa: liburuaren aurkezpena (Lara Madinabeitia, BerriaTB). [berriatb]http://www.berria.eus/berriatb/2324/[/berriatb]

2015eko martxoaren 5a
13:01
Entzun

Iruñeko Katakrak liburu dendan aurkeztu du bere lehen liburua Joxerra Senar BERRIAko kazetariak. Nafarroako Kutxaren desagertzearen arrazoiak ikertu ditu Senarrek liburuan, eta hainbat lagunen interesa piztu du, aurkezpenean ikusi denez.

Pamielak argitaratu eta Manu Robles Arangiz Fundazioak lagundu du liburua.

Bete egin da aretoa; bertan izan dira, besteak beste, Patxi Urrutia Kontuz elkarteko ordezkaria, ELAko Mitxel Lakuntza, EH Bilduko hautagai Adolfo Araiz, Bilduko legebiltzarkide Bakartxo Ruiz eta Maiorga Ramirez eta Sabino Cuadra Amaiurreko diputatua.

Senarrek adierazi du bi urteko "prozesu luzea" izan dela liburua idaztea, eta Kontuz plataformak auzia ikertzen eginiko lana goraipatu du. Gogoan izan du auzi bera aztergai duen El banquete liburua, eta gaineratu du herritarrek bi liburuekin irudi bat osa dezaketela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.