Euskal presoak

Joxin Arruti preso ohi azpeitiarra kartzelatik atera da

Gaur goizeko 7:30ean atera da espetxetik Joxin Arruti, 2.000 urtetik preso egon ostean. Preso ohi azpeitiarra Santoñako (Kantabria, Espainia) espetxetik atera denean han zituen zain senide eta lagunak, lehen harrera egiteko. Gaur egingo diote ongi etorria Azpeitian, 20:00etan Orkatz Kultur Elkartean.

2005eko abuztuaren 23a
11:50
Entzun
Arruti Iparraldera joan zen 1981ean, eta 1985ean Venezuelara joatea erabaki zuen. 1997an itzuli zen handik, eta beste hainbat iheslarirekin batera itxialdia egin zuen Baionan. Urte hartan atxilotu egin zuten, eta libre utzi. Hala ere, 2000ko martxoaren 28an preso hartu zuten berriz ere, eta espetxean egon da gaur goizera arte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.