Juan Carlos Alduntzinen kontrako zentsura mozioa aurkeztuko du PSE-EEk
Gipuzkoako Ingurumen diputatu Juan Carlos Alduntzinen aurkako zentsura mozioa aurkeztuko du PSE-EEk, alderdi horretako ingurumen gaietako arduradun Denis Itxasok iragarri duenez. Plan berria «panfleto» bat dela esan du, eta «lotsa» ematen diola estrategia berria Europako Inbertsio Bankuaren aurrean aurkezteak. Batzar Nagusietan, berriz, EAJko kide Xabier Ezeizabarrenak «aukera» eman zion atzo aldundiari Bizkaiarekin duen hitzarmena «salbatzeko»; besteak beste, indarrean dagoen kudeaketa plana betetzea galdegin zion horretarako. Aldiz, Gipuzkoako ahaldun nagusi Martin Garitanok nabarmendu du herrialdea «aitzindari» izango dela Europan hondakinen kudeaketan. Bestalde, hondakinen gaikako bilketan urratsak egiteko konpromisoa berretsi zuen atzo Zarauzko Bilduk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu