poliTIKA

Juan Carlos Alonsok Arabako PSEren buruzagitza kendu nahi dio Txarli Prietori

Gasteizko zinegotzi sozialistak herrialdeko idazkari nagusi izateko asmoa azaldu du.

2013ko urtarrilaren 14a
23:33
Entzun

Zatiketa dago Arabako PSE-EEn, eta herrialdeko alderdiaren kongresuan gutxienik bi hautagai izango dira idazkari nagusitzarako. Izan ere, egungo arduradunak jakinarazi du aurkeztu egingo dela: Txarli Prietok. Juan Carlos Alonso Gasteizko PSE-EEko zinegotziak, berriz, gaur aurkeztu du hautagai izateko asmoa.

Hamabosten bat lagun izan ditu prentsaurrekoan ondoan. Haien artean, Yolanda Vicente Espainiako senataria eta Oscar Rodriguez eusko legebiltzarkide ohia. Alonsok esan du Arabako PSEko ildo kritikoak urtebete daramala ideiak eta antolaketa eredua lantzen. Bilera horiek ezin izan dituzte alderdiaren egoitzatan egin, barne mailako egituraketa administratiboagatik, haren arabera. Gaur, ordea, Arabako PSEren egoitza nagusian eman dute prentsaurrekoa, Gasteizen.

Alderdi irekiagoa eta "gardenagoa" nahi du Alonsok, militanteengana eta herritarrengana hobeto iristeko. Uste du PSEk "sinesgarritasuna irabazi" beharra duela. Helburua, "eskubia garaitzea" da.

Otsailaren 17an egingo du Arabako alderdi sozialistak Kongresua.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.