13:00etan hasi dira Beiro oroitzeko ekitaldiak, Leitzako San Migel elizan. Ondoren, lore eskaintza bat egin dute hil zuten lekuan, Leitza eta Berastegi arteko errepidean.
32 urte zituen Beirok, eta 2002ko irailaren 24an hil zuten, pankarta baten atzean kokatutako lehergailu batek eztanda eginda.
Omenaldian, Beiroren alargun Maria Jose Ramak hartu du hitza: "Urte hauetan gauza asko aldatu dira Nafarroan eta Leitzan, orain Carlosen omenaldira inoiz etorri gabeak ziren pertsonak etorri baitira hura omentzera". Galderak egin ditu: "Nola da posible terrorismoari bere izenaz deitzen ez diotenek biktima baten oroimena omentzea?".
Barkosen presentziaz hitz egin du zuzenean: "Nola etor daiteke hildako baten omenaldira gobernuaren buru izateko ETA zuritzen dutenen babesa duen norbaitek?".