Juan Carlos Borboikoak Azkuna bisitatu du

Espainiako erregeak bisita egin zion atzo gauean Bilboko alkateari haren etxean.

2014ko martxoaren 3a
11:46
Entzun

Iñaki Azkuna ez dago gaur Guggenheim museoan berak nahi lukeen bezala. Christine Lagarde, Luis de Guindos, Jose Manuel Soria eta Mariano Rajoy berari ongi etorria pertsonalki egin nahi zien, baina eroriko baten ondorioz bere etxetik atera ezinik dago. Espainiako Estatuburua bisitan izan zuen, ordea, atzo iluntzean. Juan Carlos Borboikoa Azkunarena joan zen, "gertutasun keinu pertsonala" egitera. Espainiako erregearen etxeak azaldu du aspaldikoa dela alkatearen eta Borboikoaren arteko "adiskidetasuna".

Bilboko alkatearekin egon aurretik, Espainiako Estatu burua Nazioarteko Diru Funtseko presidente Christine Lagardekin elkartu zen hiriko hotel batean, eta baita Jeroen Dijsselbloen Eurotaldeko presidentearekin ere. Haren hirugarren solaskidea Euskal Herrian, Iñaki Azkuna izan da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.