ZEZENKETAK

Juan Carlos errege ohiaren eta zezenketen aurkako kontzentrazioa egingo dute bihar Donostian

Aste Nagusiko lehen zezenketan izango da Juan Carlos; bere bisita, “tortura, eta animalien hilketak” salatuko dituzte.

Juan Carlos errege ohia zezenketa batzuetan montera bat jasotzear. EMILIO NARANJO, EFE
2015eko abuztuaren 12a
18:56
Entzun

Ilunbeko zezen plazan elkartuko dira bihar errege ohiaren etorreraren eta zezenketen aurka protesta egiteko. Donostiako errepublikanoek, zezenketen aurkako Orain! plataformak eta EH Bilduk deitu dute, besteak beste, bilkuran parte hartzera. “Euskal gizartearen erabakitzeko eskubidea” aldarrikatzera ere deitu du koalizio abertzaleak.

Azken bi urteetako Aste Nagusian, 2013an eta 2014an, ez zen zezenketarik izan Gipuzkoako hiriburuan. Aurten, ordea, Chopera familiaren enpresak Illunbe alokatu du, eta, udalaren baimenarekin, hilaren 13tik 16ra zezenketak egingo dituzte bertan, bihartik aurrera alegia.

Duela bi egun manifestazioa egin zuten hiriaren erdigunea zeharkatuz, zezenketen aurkako Orain! plataformak deituta; besteak beste, "zezenak zelaian", "animaliak askatu", "zezenketarik ez" eta "Donostia antitaurinoa" oihukatuta. Eta bihar jarraipena izango dute protestek, arratsaldeko 17:30etan, Ilunbeko zezen plazaren atarian.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.